Ikastun malgua

IKASTUN MALGUA

IKASTUN MALGUA

pdf

MENDEBERRI 2025:

Hezkuntza ereduen ardatzen definizioa

 

Ematen diren aldaketekiko jarrera irekia erakusten duena, berrikuntza eta sormena erabiltzen dituen bitartean eta egiten dituen gauza guztietan jarrera aktiboa eta ilusioa jarriz.

Ezaugarriak

Ikasle malgu bat lortzeko horretara ohituta egon behar da, horretarako testuingurua aldakorra eta ziurgabea izan behar da. Ikasleak egokitzeko gaitasuna izan behar du, testuinguru aldakor honetan (berrikuntza eta aldaketa jarraituak, lanpostu ezberdinak, etab.) egoera ezberdin guztietara egokitu behar da. Hori dela eta, malgutasuna eta disponibilitatea beharrezkoak dira inguru handi honetara egokitzeko -ordutegia, kulturak, lan motak, pertsonak, baliabidek, ikasteko moduak, etab-. Baina baita prest egotea espero ez diren gertakizunak onartu, asimilatu eta erantzun bat emateko. Errondaritasuna oinarrizkoa da aurrera jarraitzeko egoera desatsegin edo arazoetan egon arren, baita ere, poza eta ilusioa transmititzeko gai izatea nahiz eta ez jakin momentu on horren iraupena luzea edo laburra izango den.

Horretaz gain, egoera bakoitzean paper edo funtzio ezberdinak jokatuko dira eta jarrera aktiboa oso lagungarria izango da, beraz elementu hau asko landuko da, bakoitzak lan edota talde bakoitzean bere tokia edo postua aurkitu beharko du, momentu batzuetan proiektu buru izanez, beraz, proiektuaren lidergoa eramateko gai izan behar da. Hala ere, nahiz eta taldean lan egin, baliteke fisikoki bakarrik egotea, hortaz, gai izan behar du egoera horretara ere moldatzeko.

 

LEHEN

Dena oso zehaztuta eta planifikatuta ustekabekorik gabe, talde lanetan denok paper berdina izanik.

  • Talde zehaztuak eta finkoak
  • Metodologia berdina kurtsoan
  • Proiektuak seihilabete bukaeran
  • Ordutegi eta egutegi finkoak
  • Taldeetan denok paper berdina

ORAIN

Bat-bateko aldaketak eta ustekabekoak dira oinarri, gauza dinamikoak, berriak eta ezberdinak eginez.

  • Bat-bateko talde aldaketak
  • Lan mota ezberdinak
  • Proiektuak bat-batean
  • Ikasle irakasleek finkatu ordutegia
  • Paper ezberdinak lan bakoitzean