Multikomunikatzailea

MULTIKOMUNIKATZAILEA

MULTIKOMUNIKATZAILEA

pdf

MENDEBERRI 2025:

Hezkuntza ereduen ardatzen definizioa

 

Sormena garatu eta, berrikuntza bultzatzen duena, maila lokalean zein mundialean dauden erronka konplexu eta anitzak ulertzeko eta hauei aurre egiteko proposamenak garatu eta era eraginkor batean partekatu.

Ezaugarriak

Multikomunikatzailea ardatz honetan, pertsonak multikomunikatzaileak izateko prestatuko dira. Hemen elementu ezberdinak kontuan izan behar dira, komunikazioa eraginkorra eta entzute aktibo bat lortzeko gainontzekoekin era presentzial zein ez presentzialean, baita ezezagunekin komunikatzerakoan ere, norberaren ideiak, proposamenak, kontsultak, modu errazean ulergarrian azaltzeko pertsonak heziko dira. Hauek konfort eremutik kanpo jarrita, komunikatzeko mota ezberdinak erabiltzen eta honen inguruan dauden erreminta guztiak baliatzen ikasiz.

Honekin lotuta, IKTez gain, komunikatzeko beste era batzuk aurki daitezke eta bakoitzak transmititu nahi duenaren modu eraginkorrena topatu behar du, sormena eta berrikuntza oinarrizko tresna bezala erabilita. Gainera, partekatu edo elkarbanatu nahi duenaren atal garrantzitsuenak edo azpimarragarrienak identifikatzeko eta sintetizatzeko gai izan behar da.

Horretaz gain, harremanek gero eta garrantzia gehiago dutela kontuan izanda, komunikatzeko iniziatiba hartzera bultzatuko dira ikasleak, publikoan hitz egitera, bilerak dinamizatzera, telefonoz zein bideo konferentziaz hitz egitera, negoziatzera, etab. Horrela, komunikazioaren arlo ezberdinak landuz.

 

LEHEN

Diziplina eta ingurune berdineko pertsonekin erlazioak eta komunikazioa, beti IKTak oinarri bezala erabiliz.

  • IKTak oinarri
  • Diziplina berdinen aurrean
  • Aurkezpenak inguru berdinean
  • Idatzizko komunikazioa landu

ORAIN

Ezezagunen arteko komunikazioa landu, sormena erabili, komunikatu nahi dena modu eraginkorrean egiteko.

  • Berrikuntza eta sormena oinarri
  • Diziplina arteko komunikazioa
  • Entzule berdinak
  • Komunikazio mota ezberdinak