Pertsona kooperatiboa
PERTSONA KOOPERATIBOA
Arazoei aurre egiteko estrategia egokiena elkarlana dela daki eta jarrera aktiboa hartzen du talde lanean.
Ezaugarriak
Bizi den komunitatearen balioak ezagutu, errespetatu eta balioesten ditu. Komunitate eta lanbideari atxikimendua erakusten du. Bere eguneroko jardunean, bere jarduerek bere ingurunean izan ditzakeen eraginak aztertzen ditu. Solidarioa eta eskuzabala da, eta bere ingurunearen alde sakrifikatzen da, irabazi-irabazi estrategiakin jokatuz.
Pertsona guztien duintasunean sinesten du eta hori lortzeko edo ez hausteko lan egiten du. Komunitate-jardueretan edo lanbideetan parte hartzen du eta egoera bidegabeak gainditzeko laguntzen du. Lagun-urkoa bere buruari aitortzen dion balio berberarekin ikusten du.
LEHEN
Norberak, norberaren gaitasunei esker soilik gai da arazoei aurre egin eta proiektuak aurrera ateratzeko.
- Ikasketa indibidualak talde lanarekin partekatuz
- Gizarte erantzukizun asko gabe
- Norbera bere buruarentzat lanean
- Arazo sinpleak konpontzen
ORAIN
Arazo konplexuei konponbidea begirada ezberdineko pertsonen elkarlanaren bidez lortuko da.
- Ikasketa indibiduala talde lanaren zerbitzura
- Gai sozialekiko sentsibilitatea
- Besteen mesedetan sakrifikatzeko prest
- Arazo konplexuak konpontzeko