Mondragon Unibertsitatearen eredua

Mondragon Unibertsitatearen prestakuntza dualeko MONDRAGON DUAL eredua prestakuntza dualaren kalitaterako eta bikaintasunerako bidearen emaitza da, unibertsitatearen eta erakunde laguntzaileen arteko lankidetza-esperientziak ematen dituen ikaskuntzetan oinarrituta.

MONDRAGON DUAL ereduaren ezaugarri bereizgarriak hauek dira: 

mundua

Ibilbide luzea

Unibertsitate prestakuntza dualean aitzindariak.

lana

Enpresan murgiltzea

Alternantzia denboraldi luzeak

ziurtagiria

Kalitatea eta bikaintasuna

Tutoreen gaitasun eta konpromiso handia. Kalitatezko hezkuntza-eredua.

Ibilbide luzea Unibertsitate Dual Formakuntzan

Mondragon Unibertsitatearen ibilbidea, prestakuntza duala deitu izan zaion horretan, 1966an hasi zen, ALECOP sortu zenean. Ikasleen kooperatiba horretan, ikasleek ikasketak eta lana uztartzen dituzte, eta jasotako ordainsariari esker finantzatzen dituzte ikasketak. 1968an, Industria Ingeniaritza Teknikoko ikasketak ematen hasi zen Mondragon Eskola Politeknikoa, eta, ikasturte horretatik aurrera, urtez urte sendotzen eta zabaltzen joan zen prestakuntza-eredu hori. Eredu horretan, ikasleek beren unibertsitate-prestakuntza osatzen dute, lantokian esperientzia dutela. 

2017an, Mondragon Unibertsitatea UNIBASQ Kalitate Agentziaren kalitate-zigiluaren aitorpen gehien jaso dituen Euskal Herriko lehen unibertsitatea izan da. Ondoren, 822/2021 Errege Dekretua indarrean sartu zenean, Mondragon Unibertsitatea AIPAMEN DUALeko aitorpen ofizial gehien dituen unibertsitatea izan zen.

Ibilbide horren ondorioz, 2022az geroztik, Mondragon Unibertsitatea EU4DUAL- European Dual University Alliance aliantza europarraren buru da, Europako Batzordeak European University Alliances programaren barruan aintzatetsitako erreferentziazko proiektuetako bat den aldetik.

Enpresa eta erakunde laguntzaileetan denbora luzez murgiltzea

Enpresa eta erakunde laguntzaileetako prestakuntza-prozesuak, berekin dakar gaitasunak garatzeko eta langileak garatzeko prozesu bat, eta horrek enpresan denbora luzez egotea eskatzen du.

MONDRAGON DUAL ereduak proiektu dualak jasotzen ditu, graduko lehen edo bigarren mailan has daitezkeenak, eta laugarren urtera arte luzatzen da gradu amaierako lana (TFG) garatzen denean proiektu duala egiten den enpresa edo erakunde kolaboratzailean.

Enpresa edo erakunde laguntzaileko egonaldia arau-denboraren % 40ra artekoa izan daiteke.

Unibertsitateko prestakuntza-aldien eta erakunde laguntzailearen arteko txandakatzearen plangintza honela ezar daiteke:

  • PARTZIALA: Txandakatzea egunero (goizez/arratsaldez) edo astegunetan (3 egun / 2 egun) denean.
  • INTENTSIBOA: Txandakatzeak ikastetxean eta erakunde kolaboratzailean aldi luzeagoak aurreikusten dituenean (3 hilabete / 3 hilabete, 6 hilabete / 6 hilabete).

Kalitatea eta Bikaintasuna

Dualtasunaren azpian dagoen ideia, giro bat eta bestea (akademikoa eta lanekoa) hezkuntza-agertoki gisa baliozkoak direla da, eta elkarren osagarri. Behar bezala integratuz gero, ikasleen hezkuntza osoagoa eta kalitate hobekoa izan daiteke.

Prestakuntza dualean (eraginkorra bada), ikasleak, erakunde kolaboratzailean egiten duen lanaren bidez, ikasteko aukera praktiko eta esanguratsu gehiago aurkitzen ditu, eta, gainera, bere enplegagarritasuna garatzen du. Termino horrek espektro zabaleko gaitasunei egiten die erreferentzia, eta pertsonek gaitasun horiek baliatzen dituzte lan-inguruneetan, bizitzan zehar, txertatzeko, egokitzeko eta eboluzionatzeko. Enplegagarritasun onaren ondorioz, unibertsitateko dual tituludunak lehiakorragoak dira aldi berean gertatzen diren lan-merkatuetan.

Zalantzarik daukazu?

Galdetu, erantzungo dizugu.
48 orduren barruan erantzunak emango dituen zerbitzua.

 

Egin zure galdera

Begirada batetan

Gradu bakoitza atzaltzen duten bideoak eta katalogoak jeisteko aukera.

 

Eman begirada bat