Onarpen Prozedura.

 

Izen-ematea

  1. Izena emateko epe arrunta eta apartekoa egongo dira.
  2. Izena emateko epe arrunta 2024eko azaroaren 4an hasiko da eta 2025ko apirilaren 3an bukatuko da Goi Eskola Politeknikoan. Gainerako Fakultateetan (Enpresagintza, HUHEZI eta Basque Culinary Center) 2025eko maiatzaren 16an amaituko da. 
  3. Ikasle bakoitzak gehienez Mondragon Unibertsitatearen eskaintza orokorreko 2 titulaziotan eman dezake izena, lehen eta bigarren aukera izango dira eta plazak esleitzeko ordena ezarriko dute.
  4. Epe arruntean izena eman dutenek azaroa eta ekaina bitartean egingo dituzte titulu bakoitzari dagozkion proba bereziak.
  5. Leku hutsak dituzten titulazioen kasuan aparteko izen-emate datak jakinaraziko dira.

Onarpen probrak

Gradu bakoitzaren onarpen probak ikaslearen atarian eta email bidez jakinaraziko dira. Ikasturte honetarako aurreikusita dauden onarpen probak hemen ikus ditzakezu

Aurre-onarpena eta plaza erreserba

Ikaslearen atarian eta emailez hautagai bakoitzak bere egoeraren berri izango du eta plaza erreserba egiteko aukera duen jakinaraziko zaio.

Onarpena

Matrikulatu ahal izateko informazioa hautagai bakoitzak ikaslearen atarian eta emailez izango du eskuragarri.

MATRIKULA

2025eko ekainean  izango da. Ikaslearen atarian eta email bidez jakinaraziko dira data zehatzak.

Plaza libreak dituzten titulazioen kasuan aparteko matrikulazio datak jakinaraziko dira.