Atsedenaldi aktiboak
Atsedenaldi aktiboak
Bizi ohitura osasuntsuak bultzatu nahian, Kirol Zerbitzuak aukera ezberdinak eskaintzen dizkizue, unibertsitatean zaudeten bitartean, atsedenaldiak aktiboak izan daitezen.
Kontsulta ezazu fakultate edo campus bakoitzeko aukerak.
Fakultate bakoitzeko aukerak:
- HUHEZI (Eskoriatza): badmintona eta diana/dardoak klaustroan (materiala kirol zerbitzuko bulego alboan duzue)
- HUHEZI (Aretxabaleta): badmintona (materiala liburutegian duzue)
- MGEP (Arrasate): mahai tenisa eta bamintona (materiala Kirol Zerbitzuko bulegoan edo liburutegian duzue)
- MGEP (Galarreta): mahai tenisa (materiala harreran duzue)
- ENPRESAGINTZA (Oñati): mahai tenisa, dardoak eta badmintona (materiala Kirol Zerbitzuan)
- ENPRESAGINTZA (Irun): badmintona (materiala kirol zerbitzuan)
- BILBAO AS FABRIK: badmintona (materiala kirol zerbitzuan)
* Aukera hauetaz gain, kirol materiala ezberdina eskatu daiteke Kirol Zerbitzuan, zuen denbora librean jarduera fisikoa burutzeko!