Izen emateak
Izen emate plataforma
Kirol Zerbitzutik antolatzen ditugun ekintza guztien izen-emateak gure plataformaren bidez egin ditzakezu, dena den, gure bulegoan ere egiteko aukera izango duzu.
Arau orokorra bezala, plataforma zure erabiltzaile eta pasahitzarekin (NAN eta jaiotz eguna eta hilabetea) sartu behar zara eta gero izena eman nahi duzun ekintza bere ekintza blokean bilatu. Plataformak bakarrik bi ekintza erakusten ditu bloke bakoitzeko, baina beherago bilatuz, zabalik daiden ekintza gehiago topatu ditzakezu.
Banakako ekintzetan, izen-ematea banakakoa izango da.
Taldeko ekintzetan, pertsona batek egin ahal izango ditu taldekide guztien izen-emateak, taldeari partaideak gehituz. Gogoratu ere zure izena taldean gehitzen. (Era hau ere erabiltzen dugu kirol ikuskizunen sarrerak erreserbatzeko)
Aurre izen-ematea egin eta gero, ekintzaren ordainketa egin behar da ordainagiria eta izen-emate orria sinatuta kirol zerbitzura eraman edo bidali behar da izen-ematea gauzatzeko.