Kirol Zerbitzua
Legala
Unibertsitate kirola, kirolaren beste esparru bat izanik, legeztatuta dago, alde batetik kirol legean, eta bestetik unibertsitate legean.
Ekainaren 11ko 14/1998 legeak, Euskadiko Kirolarenak, Unibertsitate kirola sustatzearen printzipioa ezartzen du.
57. artikuloa.
Unibertsitate elkarteko kideek, beraiek bakarrik unibertsitateen kirol programen barruan burutzen dituzten kirol jarduera guztiak, aisialdikoak zein lehiakoak, hartuko dira unibertsitate kiroltzat.
58. artíkuloa.
Unibertsitateei dagokie, publikoei zein pribatuei, beren autonomi esparruaren barruan, unibertsitatean kirol jarduerak antolatzea eta sustatzea egokia deritzen irizpideen antolakuntza-egituraren arabera.
L6/2001 lege organikoa, Unibertsitateena, XIV. tituloan, "Unibertsitate Kirola eta hedapenarena", bertako 90. artikuloan, "kirola unibertsitatean".
1.go puntuan, kirola unibertsitate garaian formakuntzaren zati bezala hartzen da.
2. puntuan, unibertsitateek beharrezko tresnak/baliabideak ezarriko dituzte ikasleen kirol jarduera errazteko asmoz, ikasketak kirolarekin uztartu ahal izateko.