Online formakuntzak
Mendizaletasunaren inguruko online formakuntzak (neguko mendi jarduerak, trail running, ...)
Kirol Zerbitzua, BE4EXPERIENCE kirol eta natur ekintzen inguruko plataformara batu da, unibertsitateko ikasle zein langileei mendizaletasuna, neguko mendi jarduerak eta trail running-aren inguruko hainbat formakuntza eskaintzeko asmoz, diziplina hauetan hasi edota hobetzeko baliagarriak izan daitezkenak.
Outdoor kirolari ezagunekin batera ikas dezakezu, +500 bideo didaktikoekin. Hitzarmen honen helburua, mendiko jardueren inguruan dagoen formakuntza faltari aurre egiteko tresna bat eskaintzea da; Mondragon Unibertsitateko ikasle zein langileok, natur jarduerez modu seguru batean gozatu ahal izateko.
- PACK SENDERISMO, GAKO GUZTIAK: mendiaren inguruko jakintzak hobetzeko online ikastaroa. Mendizaletasunaren 5 gakoak azaltzen ditu, mendiaz gozatzeko abileziak eskainiz. Aurkitu ibilbide egokienak eta ez zaitez galdu. Materiala, eguraldia, teknika, orientazioa eta erorketak saihesteko informazio guztia. Ikusi ikastaroa.
- PACK ALPINISMO, MENDIA NEGUAN: alpinismoa, elur jausiak eta mendi-zeharkako eskiaren inguruan ikasteko online ikastaroa. Bizi mendia neguan eta ezagutu bere ezkutuko sekretuak. Elurretan eskalatu, elur jausien arriskua kudeatu eta jaitsi mendiko eskiekin segurtasun osoz. Ekipazio egokia eraman eta erabili modu egokian. Ikusi ikastaroa.
- PACK TRAIL RUNNING, GAKO GUZTIAK: mendi lasterketen inguruko teknika ezberdinak, entrenamenduk eta elikaduraren inguruko online ikastaroa. Zure kirol maila hoberena azaleratzeko gakoak. Eskuratu trail running pack-a eta lortu zure helburuak. Ikusi ikastaroa.
Unibertsitateko komunitatearentzat prezio bereziak ditugu; 15€ ikastaroa (prezioa arrunta 80€). Ikastaroren bat egiteko interesa izanez gero, bete galdetegi hau eta Kirol Zerbitzutik beharrezko kodea bidaliko dizugu.
Ikastaro hauetaz gain, plataforma honetan, mendizaletasunaren inguruko formakuntza gehiago (presentzialak ere), multimedia atala (dokumental eta pelikulekin) eta bidaia ezberdinen eskaintzak ere badaude. 10€-ko deskontu kupoiak ditugu hauetariko zerbitzuren batean erabiltzea nahi izanez gero, beraz, eskatu Kirol Zerbitzuan.