Kontabilitate eta Finantza Zuzendaritza
"Enpresaren kontabilitatea kontrolatuko duzu, eta haren finantza-bideragarritasuna ziurtatzeko behar diren erabakiak hartuko dituzu"
Enpresek aurrean duten egoera globala dela eta, ekonomia- eta finantza-datuak biltzen eta tratatzen jakingo duten eta, erabakiak hartzeari begira, datu horiek aztertzeko gai izango diren profil berriak behar dira.
Kontabilitate eta Finantza Zuzendaritzako Masterra egin ondoren, zuzendaritza- eta erantzukizun-postuetan lan egin ahal izango duzu, eta kontabilitatea eta finantza-bideragarritasuna kudeatuko duzu enpresa multinazionaletan.
Beraz, kontrol ekonomikoa, finantza-reportinga eta arriskuen kontrola egiten ikasiko duzu. Horretarako, tresna berritzaileak aplikatuko dituzu eta enpresan bertan arituko zara, profesional modura hasiera-hasieratik.
Informazio Saioak
Unibertsitateko ateak ireki eta zehatz-mehatz azalduko dizkizugu titulua eta irteera profesionalak.
Izen-ematea
Nabarmentzen dugu
Erronketan Oinarritutako Ikaskuntza: Ikasitakoa praktikan jarriko duzu benetako enpresen erronka eta proiektuei aurre eginez
Masterraren hasieratik enpresan praktikak egiteko aukera
Enpresako profesionalen sesioei esker esperientzia aplikatua
Promozioen %100ak titulazioarekin lotutako enplegua du
PRAKTIKAK Esperientzia profesionala enpresa bateko finantza departamentu batean
MODELOA Profesionalen partaidetza eta ikuspegi aplikatua
BISIOA Zer ematen dizu kontabilitate eta finantza zuzendaritza masterrak?
Kontabilitate eta Finantza Zuzendaritzako irakasgaiak
- Auditoretza
- Negozioen konbinazioak
- Kudeaketarako konpetentzia digitalak
- Kudeaketarako zuzendaritza-konpetentziak
- Arrisku eta tresna deribatuen kudeaketa
- Enpresa taldeen kudeaketaren kontrola
- Kanpo-finantzaketaren kudeaketa
- Enpresa taldeen kontsolidazioa
Masterraren lan-irteerak
- Kontu-auditoretzako lantalde batean sartzea
- Enpresa talde baten kontrol ekonomikoa
- Enpresen arrisku-maparen eta finantza-estalduren kudeaketa
- Sozietate taldeen finantza-informazio kontsolidatua lantzea
- Kontabilitate- eta finantza-aholkularitza
- Enpresa taldeen diruzaintzaren plangintza eta kudeaketa
- Datuen kudeaketa eta reportinga erabakiak hartzeko
- Finantza-controllerra
- Negozioen konbinazioei buruzko kontabilitate-informazioaren kudeaketa
- Kanpo-finantzaketaren premien kudeaketa
- Banku-finantzaketaren negoziazioa
- Finantzaketa-iturri alternatiboen kudeaketa