Pertsonen Talentuaren Kudeaketa Estrategikoa

Titulazio Ofiziala

Pertsonen Talentuaren Kudeaketa Estrategikoan Master Unibertsitarioa - MTALENT

Iraupena

90 ECTS

1,5 urte

Campusa

Campusa: Oñati, Bilbao. Lab: Barcelona

Hizkuntzak

Gaztelania, Ingelesa

Modalitatea

Hezkuntza semipresentziala

{name=ID_Formulario_descarga, data=1043928, type=text, options=[]}

DOC Katalogoa

Elkarrizketa baterako hitzordua zehaztu
Giza Baliabideetan espezializatzea nahi duzu? Pertsonekin eta Pertsonentzat lan egin nahi duzu?
 
 

"Ikasi talentua aurkitzen, kudeatzen eta sustatzen, negozioaren erronka estrategikoei erantzunez eta beti pertsonen ongizatea bilatuz" 

 

MUren Talentuaren Kudeaketa Estrategikoko Masterrean —#Mtalent_mu— giza baliabideetan eta pertsonen kudeaketan espezializatuko zara, erakundeetako pertsona guztiek igarotzen dituzten faseak ezagutuz. Pertsonekin eta pertsonentzat egingo duzu lan, egungo eta etorkizuneko talentua planifikatuz, erakartzeko eta atxikitzeko prozesuak diseinatuz, garapen-sistemak sortuz eta deslotzeko prozesuetan lagunduz. 

Pertsonen kudeaketa eta garapena goitik behera aldatzen ari diren azken joeretan trebatuko zara. Gainera, lehen egunetik, beharrezko konpetentziak jorratuko dituzu, erakundeen lehiakortasunean zuzeneko eragina duten pertsonen talentua kudeatzeko proiektu estrategikoak diseinatu, ezarri eta kudeatzeko, enpresako erronka errealetan oinarritutako metodologiaren bidez.

Horrez gain, zeure garapen pertsonala landuko duzu, eta konpetentziak eskuratu, zure ahuleziak eta indarrak ezagutzeko, eta, ondorioz, kontzientzia handiagoz ikasten eta aurrera egiten jarraitzeko. 

Jada unibertsitate-graduren bat baduzu eta giza baliabideetan espezializatu nahi baduzu, zatoz #Mtalent_mu-ra eta prestatu erakundeei balioa emateko, pertsonak kudeatzearen bidez.

 

Informazio saioak

Unibertsitateko ateak ireki eta zehatz-mehatz azalduko dizkizugu titulua eta irteera profesionalak.

Zatoz gu ezagutzera!

Izen-ematea

Inscripcion

Eman izena orain!

 

Eskatu
informazio gehiago!


 

Nabarmentzen dugu

Erronka errealetan oinarritutako ikaskuntza: aurkeztutako erronka konpondu eta enpresaren lehiakortasuna hobetuko duten proposamenak diseinatu eta defendatu beharko dituzu bezeroaren (enpresaren) aurrean.

Urtebeteko praktikaldia bermatuta, enpresa bateko Giza Baliabideen/Pertsonen Kudeaketaren/Talentuaren Kudeaketaren departamentuan.

Eskola magistralak jasoko dituzu 30 profesionalen baino gehiagoren eskutik. Beren esperientziak eta ikaskuntzak partekatuko dituzte zurekin. 

Entrenamendu- edo coaching-saioak, pertsona moduan eta taldearen barruan hazteko.

Zer aportatzen dizu #Mtalent_mu-k?

Ikuspegi estrategikoa Zer aportatzen dizu #Mtalent_mu-k?

Informazio gehiago

Enpresa-erronka errealetan oinarritutako ikasketa

Metodologia aktiboak Enpresa-erronka errealetan oinarritutako ikasketa

Informazio gehiago

Urtebete enpresaren errealitatea esperimentatuz

Praktika Espezializatua Urtebete enpresaren errealitatea esperimentatuz

Informazio gehiago

  Ikusi gehiago
“Garatu zeure talentua, pertsonen ongizatean eragiteko”

 

Talentuaren Kudeaketa Estrategikoko irakasgaiak

  • Estrategia eta pertsonak
  • Talentuaren plangintza estrategikoa
  • Talentua erakarri, atxiki eta hautatzea
  • Konpromisoaren kudeaketa
  • Aniztasunaren kudeaketa
  • Talentu pertsonalaren garapena

Kontsultatu irakasgai guztiak

 

Masterraren lan-irteerak

  • Talentuaren/pertsonen/antolamenduaren zuzendaritza
  • Giza baliabideen kudeatzailea (HR Manager)
  • Giza baliabideetako merkataritza-bazkidea (HR Business Partner)
  • Pertsonen kudeaketaren eta garapenaren arduraduna
  • Hautatze-arduraduna 
  • Kultura-garapenaren arduraduna
  • Pertsonen alorreko barruko eta kanpoko aholkularitza
  • Pertsonen garapeneko zuzendari korporatiboa (People Development Corporate Director)

Masterraren irteera profesionalak

 

Azken urtean, Pertsonen Talentuaren Kudeaketa Estrategikoko Masterreko ikasleak -#Mtalent_mu- enpresa hauetan hasi ziren lanean, besteak beste: 

Unibertsitatea baino gehiago gara