Erakundeen Nazioartekotzea
"Munduan zabaltzen eta nazioarteko merkatu berriak irekitzen lagunduko diezu enpresei"
Mundu globalizatu batean bizi gara, eta enpresak ez daude egoera horretatik kanpo. Hazten eta lehiakor izaten jarraitu ahal izateko, nazioarteko merkatu berriak ireki behar dituzte, edota egoitza berriak instalatu beste herrialde batzuetan. Horretarako, oso lehiakorrak eta aldakorrak diren ingurune global horietan zentzuz, bizkor eta efizientziaz moldatzen diren profesional biziak behar dituzte.
Eta horixe izango da zure eginkizuna Erakundeen Nazioartekotzeari buruzko masterra ikasten amaitzen duzunean. Munduan zabaltzen lagundu beharko diezu konpainiei. Gai izango zara nazioarteko eremuan lantaldeak eta erakundeak kudeatu eta gidatzeko, beste herrialde batzuetan proiektuak garatzeko eta merkatu-aukera berriak aurkitzeko.
Gainera, masterrean, beste herrialde batera bidaiatzeko eta masterrean ikasitakoa praktikan jartzeko aukera emango dizuten enpresetan egin ahal izango dituzu praktikak. Horrela, beraz, ingurune errealetan ikasiko duzu, eta esperientzia hartuko duzu masterra amaitu aurretik.
Informazio saioak
Unibertsitateko ateak ireki eta zehatz-mehatz azalduko dizkizugu titulua eta irteera profesionalak.
Izen-ematea
Nabarmentzen dugu
Ordaindutako 600 ordu baino gehiago nazioarteko kudeaketako lanean
Workshopak egingo dituzu enpresetan
Praktikak beste herrialde batean egin ahal izango dituzu
Erronka errealak gainditu beharko dituzu nazioarteko enpresetan
NAZIOARTEKO ESPERIENTZIA Espezializazio Proiektuak
TESTIGANTZA Masterra Ezagutu
LANKIDETZA Nazioarteko Mondreagonekin Lankidentzan
Erakundeen Nazioartekotzeari buruzko Masterreko irakasgaiak
- Nazioartekotzeko estrategia
- Kanpoko merkatuetan sartzeko moduak
- Salmenten eta marketinaren kudeaketa
- Hornidura-kate globala
- Pertsonen kudeaketa
- Merkatuen hautaketa
Masterraren lan-irteerak
- Merkataritza-ordezkaritzen eta/edo produkzio-instalazioen arduraduna.
- Nazioartekotutako enpresen ordezkaritzetako edo kanpoko instalazioetako erdi-mailako karguduna.
- Enbaxaden eta organismo publikoen ordezkaritzetan edo merkataritza-bulegoetan lan egitea.
- Ikerketa-proiektuen arduraduna.
- Erakundeen nazioartekotzearen eremuko aholkularitzako profesionala.
- Esportazioen edo eremu geografikoaren arduraduna.
- Inportazio eta esportazioen zuzendaritza.
- Erosketa-arduraduna.
- Atzerriko filial bateko lanpostu baterako aukeratutako pertsonak.
- Nazioarteko salmenten zuzendaritza.