Jangela

Jateko leku bat baino gehiago

Ikastetxe Nagusiak jangela propia dauka eta egoileei mantenu osoa eskaintzen zaie astelehenetik ostiralera.

Menu ezberdinak daude aukeran eta behar bereziak dituen pertsonari ere egokitzen gatzaizkio, hala nola, zeliakoa denari, barazkijaleari, alergiaren bat duenari, diabetikoa denari, e.a.

Bestalde, egoiliarrak jatorduren bat bertan egiterik ez badu, ordezko bokadiloa edo eta eguneko bazkaria tupper-ean eramateko aukera ere badu.

Egoilea ez den pertsona orok jantokiaz gozatzeko aukera du prezio onenean, baita bonoen bitartez ere: 5, 10 edo 20 bono erosteko aukera dago.

Jantokia ere aktibitateen munduan murgilduta dago, eta ostegunero afari tematiko bat eskaintzen dute sukaldariek: jaki mexikarra, italiarra, txinatarra, amerikarra, e.a.

Biteri Arana ikastetxearen jangela

 

Arrasateko kafetegia eta jangelako menua

512x262

Sartu