Prezioak, izen emate eta matrikulak
IKASTETXE NAGUSIKO ATE IREKIAK
Kontsultatu ate irekien egun eta orduak eta eman ezazu izena elkar ezagutu gaitezen.
Ikastetxe Nagusiko izen ematea irekita dago 2026ko urriaren 16tik apirilaren 14ra.
Ikastetxe Nagusiko erreserba plaza, %10eko deskontu bat lortu ahal izateko, 2026ko urriaren 16tik 2027ko apirilaren 14ra bitartean egin beharko da.
2027-2028 ikasturterako matrikulazioa ekainak 28, 29 eta 30 ean izango da.
Informazio orokorra
Bertan, Biteri Ikastetxe Nagusiak datorren ikasturterako dituen prezio, matrikula eta prozesuaren zehaztapenak aurki daitezke.
Kontuan izan behar da kopuru hauek datorren urterako aldaketak izan ditzaketela, beraz, orientabide gisa soilik hartzea gomendatzen da.
- Zenbateko hauek behin-behinekoak dira, 2027ko uztailean ospatuko den MGEPko Errektore Kontseiluaren onarpenaren faltan.
Prezioak (2027-28 ikasturtea)
Biteri Ikastetxe Nagusiko prezioak Kontseilu Errektoreak finkatzen ditu, MGEPeko gainerako ordainketekin batera.
Oharrak:
- Instalazio guztien erabilpena eta kurtsoan zehar egiten diren ekintzak prezioaren barne daude.
- Pentsio osoa: Asteko otordu guztiak sartuta daude. Astelehenetik ostegunera gosaria, bazkaria eta afaria. Ostiraletan gosaria eta bazkaria soilik. Asteburuetan ez dago jangela zerbitzurik, baina ikasleek sukalde bat erabiltzeko baimena eskatu ahal dute.
- Ostatua bakarrik: Sukalde bat partekatuko dute beste ikasleekin. Zerbitzu hau ikasle atzerritarrentzako edo Ikastetxe Nagusian 2 ikasturte edo gehiago daramatenentzako da. Nahi izanez gero, jangelako bonoak erosi ahal dituzte.
Epe luzeko egonaldiak (kurtso osoa 10 ordainketetan)
Hauek dira Biteri Ikastetxe Nagusiko prezioak kurtso osorako. Matrikula egin bezain laster, kurtso amaieran bueltatuko den 821€-ko berme fondu bat ordaindu beharko da.
OHAR GARRANTZITSUA
Urte osoko zure plaza 2027ko apirilaren14a baino lehen erreserbatzen baduzu %10eko DESKONTUA izango duzu (pentsio osoaren aukerarako bakarrik eta 600€ko aurrerapena ordainduta)
Epe Motzeko Egonaldiak (1-5 Hilabete)
Hauek dira Biteri Ikastetxe Nagusiko prezioak egonaldi laburretarako. Truke-ikasleei edo ikertzaileei zuzendua. Matrikula egitean, 283€-ko berme-funts bat ordaindu behar da hilabete bateko egonaldietarako, eta 653 €-koa 2-5 hilabeteko egonaldietarako. Funts hori egonaldiaren amaieran itzuliko da.
Beste Tarifak (Egunekoak)
Hauek dira Biteri Ikastetxe Nagusiko prezioak, hilabetetik beherako egonaldietarako. Batez ere, truke-ikasleei edo ikertzaileei zuzenduta dago.
Matrikulazio prozesua
Biteri Ikastetxe Nagusian egonaldia egiteko interesa izanez gero, ondorengo urratsak jarraitu behar dira:
- Izen-ematea
- Galdeketa pertsonala
- Erreserba plaza
- Matrikula
Izen ematea
Izen-ematea Ikastetxe Nagusiko aurreikuspenentzako datu eta ondorengo tramitaziotarako kontaktu modu bat da.
Biteri Ikastetxe Nagusiko izen-ematea egiteko ezinbestekoa da Mondragon Unibertsitateko edozein titulazioko izen-ematea eginda edukitzea. Inskripzioa egiterako orduan, Biteri Ikastetxe Nagusian egoile izateko interesik dagoen adierazi behar da.
- Epea: 2026ko urriaren 16tik aurrera.
Ez du plaza baten erreserba suposatzen. Inskripzio eginda izanak ez du matrikula bermatzen. Dagokion epean matrikula gauzatu beharko da.
Galdeketa pertsonala
Behin izen-ematea egin eta gero, Ikastetxe Nagusiko arduradunak eskaera egiten duten pertsonekin harremanetan jarriko dira e-mail bidez, galdeketa pertsonal bat helaraziz. Ikalseak bete egin beharko luke eta berriz guri bidali.
Erreserba plaza
16/10/2026 14/04/2027
Adierazitako epean plaza erreserbatzen baduzu, %10eko deskontua aplikatuko dizugu. Gainera, horrela nahi duzun logela mota ziurtatu ahal izango duzu, eta matrikulazioa egiterakoan logela jada esleituta izango duzu.
Plaza erreserbatzeko 600€-ko ordainketa egin behar da. Ekarpen hori urteko kuotaren aurrerakin gisa hartuko da kontuan. Dagokion zenbatekoa hileko kuotetan zehar deskontatzen joango da.
Zenbateko hori arrazoi akademikoengatik soilik itzuliko da.
Matrikula
28/06/2027 30/06/2027
Matrikulaziorako baldintzak: Mondragon Unibertsitateko edozein titulaziotan matrikulatuta egotea edota Mondragon Goi Eskola Politeknikoak eskaintzen dituen Lanbide Heziketako edozein titulaziotan matrikulatuta egotea.
Ikastetxe Nagusian plaza-eskaera eskaintza baino handiagoa bada, plaza erreserba egin duten pertsonek lehentasuna izango dute egin ez dutenen aurrean. Behin logelak esleituta, izen-ematearen data hartuko da kontuan. Kasu horretan, logela esleitu ez zaien pertsonak itxaron-zerrenda batean sartuko dira (izen-emate edo matrikulazio dataren arabera ordenatuta), eta plazaren bat hutsik geratuko balitz, telefonoz jakinaraziko zaie.
