Testigantzak

Testigantzak

Aitor Tudero, 2. urteko egoiliarra

Nola izango ote da elkarbizitza? Eta nire kideak? Gustura egongo naiz bertan?

Hasieratik, beste kideekin sortu zen giro atseginak harritu ninduen. Azkar lortu genuen elkarrengan konfiantza izatea, eta honek asko erraztu zuen elkarbizitza. Ikasketetik kanpo antolatu ziren ekintzak elkarrekin gozatzeko eta haietatik ikasteko aukera eman ziguten.

Lehenengo egunetan nituen kezkak eta beldurrak zentzugabeak dirudite gaur egun.”

 

Marta de Juan, 2. urteko egoiliarra

" Agian askok uste izango dute, beraiek Ikastetxe Nagusi batean bizi izateko ez dutela balio, bakarrik egon behar dutela, lagunak egitea kosta egiten zaiela…pertsonalki ergelkeria horiek alde batera uzteko esango nieke.

Bi urte hauetan inoiz imajinatuko ez nituen gauza piloa bizi izan ditut. Atzerantz begiratzen dudan bakoitzean, dena hain azkar pasa dela sinestea kosta egiten zait.”