Adimen Artifizial Aplikatua
Adimen artifiziala gizartearen esparru guztiak eraldatzen ari den teknologia disruptiboa da. Master honekin gizartearen gaur egungo erronkak lideratzeko profil teknologiko lehiakor eta eskatuenetarikoa lortuko duzu.
Adimen Artifizialeko Unibertsitate Masterra amaitzean:
- Gizartea eraldatzen laguntzeko Adimen Artifizial fidagarri, esplikagarri, garden, etiko eta inklusiboetan oinarritutako sistema berritzaileak diseinatu eta garatzeko gai izango zara.
- Gizartearentzat eta bere erakundeentzat balio gehigarria lortzeko, Ikasketa Automatikoaren paradigma eta algoritmo berriak hainbat esparrutan aplikatuz, eredu eraginkor, zehatzago, malguago eta adimendunagoak lortzeko eta informazioa ezagutza bihurtzeko gai izango zara.
- Pertsonen bizi-kalitatea eta enpresen produktibitatea hobetzeko Adimen Artifizialean oinarritutako proiektuak kudeatzeko, lideratzeko eta garatzeko gai izango zara.
Nori zuzendua:
Profil teknologiko nagusia duten Unibertsitate-titulazio ofiziala duten ikasleei zuzendua: Ingeniaritza, Matematika eta Estatistika,eta Fisika eta Astronomia.
Informazio saioak
Unibertsitateko ateak ireki eta zehatz-mehatz azalduko dizkizugu titulua eta irteera profesionalak.
Izen-ematea
NABARMENTZEN DUGU
Ikasi eta aplikatu ikaskuntza automatikoaren paradigma eta algoritmo berriak, datuen kudeaketa eraginkorra eta zehatza, eta azkenik, Adimen Artifizialaren bidezko optimizazioko teknika aurreratuak.
Ikuspegi praktikoa, punta-puntako enpresa teknologikoak proposatutako problema errealak ebazten klasean jasotako hezkuntza teorikoan oinarrituz.
Ibilbide duala. Ikasturte hasieratik, astean 2 egun ikasgelan eta beste 2 ½ enpresetan, ordainpeko praktiketan. Hirugarren seihilekoa osorik egiten da enpresan.
Lantalde eta irakaslego dinamikoak.
ENPRESEKIN ELKARLANEAN Inguruko enpresekin elkarlanean
FORMAZIO DUALA Lan egin ikasten duzun bitartean
Irteera profesionalak
- Adimen Artifizialaren ingeniaria
- Datuen zientzialaria
- Adimen artifizialeko ikerlaria
- Datuen Analista
- MLOPS aditua
- Adimen Artifizialaren espezialista
- Adimen Artifizialeko proiektuen zuzendaria