Datuen Analisia, Zibersegurtasuna eta Hodei-Konputazioa
Profil profesional modernoa, osoa eta eskari handikoa lortuko duzu, non eraldaketa sozialerako gaitasun handia duten hiru arlo teknologiko txertatzen diren..
Masterra amaitzean, honako hauek egiteko gai izango zara:
- Adimen artifiziala aplikatzea datuen potentzial guztia ateratzeko, eta, horri esker, informazioa ezagutza bihurtu eta gizartearentzat eta bere erakundeentzat balioa lortu ahal izango duzu.
- Zibersegurtasun beharrak identifikatu eta informazioa eta horri eusten dioten software azpiegiturak eta produktuak babesteko neurriak diseinatu, garatu eta aplikatzea.
- Erabilgarritasun handiko cloud azpiegiturak diseinatzea, hornitzea eta kudeatzea, gizartearen behar berriei erantzuteko.
- Softwarearen diseinu, garapen eta hedapenean azken joerak aplikatzea, aplikazio seguruak, eskalagarriak eta kalitate handikoak modu arinean sortu ahal izateko.
Nori zuzendua: Informatikaren arloko unibertsitate titulu ofizialak dituzten ikasleei zuzenduta (osagarririk gabe), Telematika, Telekomunikazioak, Elektronika eta beste batzuk.
Informazio saioak
Unibertsitateko ateak ireki eta zehatz-mehatz azalduko dizkizugu titulua eta irteera profesionalak.
Izen-ematea
Nabarmentzen dugu
Ibilbide duala. Ikasturte hasieratik, astean 2 egun ikasgelan eta beste 2 1/2 enpresetan, ordainpeko praktiketan. Hirugarren seihilekoa osorik egiten da enpresan.
Eskari handia duten hiru arlo teknologikoren arteko integrazioa
Adibide errealetan oinarritutako ikuspegi praktikoa
Lantalde eta irakaslego dinamikoak
ZIURTAGIRIA Datuen Analisia, Zibersegurtasuna eta Hodeiko Konputazioa Masterrak Data Science Analytics ziurtagiriaren aitortza eskuratu du
ESKARI HANDIA Sektore estrategikoa Euskadin
FORMAZIO DUALA Lan egin ikasten duzun bitartean
Irteera profesionalak
- CISO (Chief Information Security Officer)
- Zibersegurtasuneko ingeniaria
- CDO (Chief Data Officer)
- CTO (Chief Technology Officer)
- Datuen zientzialaria.
- Datuen ingeniaria
- Cloud inguruneetako arkitektoa
- DevSecOps ingeniaria
- Ikerlaria
- Proiektu kudeatzailea
- Zibersegurtasuneko Aholkularia