Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, Batxilergoan, Lanbide Heziketan eta Hizkuntzen Irakaskuntzan Irakasle Gisa Aritzeko Gaitzen duen Unibertsitate Masterra
Gaitu zaitez irakasle berritzailea izateko!
Master honen helburu nagusia da DBHko, Batxilergoko eta Lanbide Heziketako irakasle eta hizkuntzen irakasle izango direnak prestatzea, irakasle bezala beharko dituzten ezagutza eta konpetentzietan, beren bizitza profesionalean izango dituzten funtzioak modu ahalik eta eraginkorrenean betetzeko.
Euskaraz ematen den master hau, bi modalitatetan eskaintzen da: presentzialean (DUAL ereduan) eta erdi-presentzialean.
Bereziki, masterra zuzenduta dago bost esparru hauetako unibertsitate-tituludunei:- Humanitateak eta Gizarte Zientziak.
- Hizkuntzak eta Literatura.
- Teknologia.
- Natur Zientziak eta Matematika.
- Heziketa fisikoa.
Informazio saioak
Unibertsitateko ateak ireki eta zehatz-mehatz azalduko dizkizugu titulua eta irteera profesionalak.
Izen-ematea
Nabarmentzen dugu
Bigarren Hezkuntzako ikastetxe zein ikasgeletan aritzeko prestatuko zaitugu.
Zure espezialitateari dagozkion irakaskuntza eta ikasketa prozesuak planifikatu, garatu eta ebaluatuko dituzu.
Ikaskidetzan, berrikuntzan eta ikerketan hartuko duzu parte.
Euskal curriculuma ardatz hartuta, talde murriztuetan egingo duzu lan.
ESPEZIALIZAZIOA Hezkuntzaren begirada globala eta espezialitateen arteko elkarlana
LANBIDEA Irakasle lanbidera bideratutako ikasketak
METODOLOGIA Talde txikietan martxan jarritako metodologia aktiboen bidezko ikaskuntza
Irteera profesionalak
Irakasle-ziurtagiria honako hezkuntza maila hauetan aritzeko: DBH / Batxilergoa / Lanbide Heziketa / Hizkuntza-Eskolak.