Enpresa Berrikuntza eta Proiektu Zuzendaritza
Enpresa Berrikuntza eta Proiektu Zuzendaritzako Masterra enpresak ekonomia berrian dituen erronkei erantzutera bideratuta dago. Eszenatoki berri honetan abantaila lehiakorra lortzeko ideia gauzatzeko azkartasuna eta garapenaren eraginkortasuna erabakigarriak dira. Testuinguru honetan, berrikuntza eta proiektu zuzendaritza ezinbestekoak dira erakundeen jarduera optimizatzeko.
Master honek, gainera, empresa bikainen antolakuntza ereduen ikuspegi zabala ematen du, hala nola, , pertsonen kudeaketaren alorreko trebetasunak ere garatzen ditu.
Nori zuzendua: Ingeneritzaren edo arkitektura alorretako titulu unibertsitario ofizialdun ikasleei (aurre osagarririk gabe), eta Giza zientziatako eta Juridikoetako, Zientzietako edo Osasun zientzietako tituludunei (aurre osagarriekin)
Informazio saioak
Unibertsitateko ateak ireki eta zehatz-mehatz azalduko dizkizugu titulua eta irteera profesionalak.
Izen-ematea
Nabarmentzen dugu
Master Bukaerako Lana enpresan: Ordaindutako 3 hilabeteko praktika ordainduak bigarren seihilekoan
CAPM/PMP® ziurtagiria lortzeko aukera
Global Management Challenge-en parte hartzea. Simulazioan oinarritzen den estrategia eta enpresa kudeaketaren munduko lehiaketa handiena
Zuk aukeratu eredua: Presentziala edo online
Kolaborazioak Expert Training Sessions
METODOLOGIA Industry Based - Project Based Learning
FORMAZIO DUALA Lan egin ikasten duzun bitartean
Irteera profesionalak
Enpresa berrikuntza eta Proiektuen Zuzendaritzako Masterrak (MIP) ikaslea honako hauetan gaituko du:
- Ziurgabetasun egoerak aztertzeko, erabakiak hartzeko eta berrikuntza kudeatzeko trebetasunak garatzea, aplikazio egokia erdiesteko helburuz.
- Erakundean aukera berriak etengabe antzemateko sustapen lana egitea, baita proiektuen zorroaren kudeaketa eraginkorra.
- Erakundearen proiektuen kudeaketaren bikaintasuna segurtatzea, aldaketak, produktu eta zerbitzu berriak eta lortu nahi diren emaitzak gauzatzeko, denbora eta kostu ezin hobean.
- Enpresa jarduera berrien berrikuntza eta garapena sustatzea, berrikuntzaren kultura sustatuz eta produktu berri edo hobetuen, zerbitzuen, prozesuen, negozio ereduen, eta beste berrikuntzen garapenari lotutako prozesuak eta jarduerak ezagutuz.
- Perspektiba etiko eta arduratsu batetik, lidergoaren gaitasuna garatzea, horretarako behar diren zuzendaritzako eta antolamenduko konpetentziak eta trebetasunak integratuz.