Euskal Kulturaren Eragiletza
Presta zaitez eragile izateko euskal kulturaren biziberritzean!
Gure kulturaren galdegai eta problematikei helduko diozu masterrean: kultur-eragin globala metabolizatzeko moduak, jarraidura eta irekidura konbinatzeko erak, gure sustraiak interpretatzeko sintesiak, hizkuntzaren lekua ulertzeko oinarriak, teknologiaren eraginak, komunitatea birsortzeko baldintzak, arte-arlo bakoitzaren desafioak…
Orain arte egin denetik harago, nola antolatu kulturgintzaren transmisio ganorazkoa hezkuntza arautuan? Nola berregin herrietako eragiletza kulturaren arloan? Zer oinarritatik hobetu euskal kulturgintzaren inguruko udal-politika publikoak, komunikazio-lanak edota ikerketa-bideak? Abagunearen galdera eta beharrizan konkretuei erantzunez, arlo desberdinetan euskal kulturaren eragileak formatzea da master honen helburua.
Informazio saioak
Unibertsitateko ateak ireki eta zehatz-mehatz azalduko dizkizugu titulua eta irteera profesionalak.
Izen-ematea
Nabarmentzen dugu
Jasoko duzu arloz arloko formazioa, gaikako irakaslen eskutik.
Garatuko duzu arlo intelektuala eta jasoko duzu lanbidera begirako trebakuntza.
ikasiko duzu lan praktiko eta proiektu erreal eta kokatuen bidez.
Jasoko duzu formazio zabala, tradizioaren eta etorkizunaren arteko katebegi izateko.
Irteera profesionalak
Masterra amaitutakoan, hainbat rol bete ahal izango dituzu hezkuntza sisteman, adibidez:
- Kultura teknikari udaletan eta erakunde publikoetan.
- Kultura teknikari elkarteetan eta erakunde pribatuetan.
- Euskal kulturaren transmisio arduradun hezkuntza erakundeetan.
- Eskolaz kanpoko hezkuntzako irakasle (dantza eskola, bertso eskola, antzerki eskola…).
- Euskal kulturgintzaren irakasle diasporan.
- Euskal kulturan berezitutako komunikatzaile.
Ikertu eta berritu Bi multzotan antolatuta: hezkuntza-berrikuntzaren pedagogia eta ikerketaren oinarri metodologikoak
Irakasle taldea Irakasleak, ikertzaileak eta tutoreak
Metodologia berritzailea Irakatsi eta ikasteko prozesu propio eta berritzailea dugu: `Mendeberri 2025`