Gastronomia Zientziak
Gastronomia, ostalaritza eta elikadura sektorera bideratuta dagoen ikerketa espezializaziorako Unibertsitate Masterra.
Zure etorkizun profesionala elikadura eremuko ikerketan eta produktu garapenean eta baita ere hezkuntzan eta doktoretzan garatzeko Unibertsitatea Master Ofiziala.
Informazio saioak
Unibertsitateko ateak ireki eta zehatz-mehatz azalduko dizkizugu titulua eta irteera profesionalak.
Izen-ematea
Nabarmentzen dugu
Gastronomiaren arloko ikerketen berezko metodologiak ezagutuko dituzu, produktu eta zerbitzu berriak garatzeko
Estatuan zein nazioartean eredugarri diren jatetxe, ikergune, elikagai-industria eta unibertsitateetan egingo duzu master-amaierako lana
Gastronomiaren arloko kongresuetara joango zara, eta parte hartuko duzu ekintzailetzari eta negozio berriak sortzeari buruzko ekimenetan
Lehen mailako unibertsitate eta erakundeetako irakasle adituenak izango dituzu
IRAKASLEGOA Erreferentziazko irakasleak
Master-amaierako lanak Master-amaierako lanen kokapen geografikoak
Ikaskuntza praktikoa Proiektu egituratzaileei buruzko bideoak
Irteera profesionalak
Irteera profesional zabal eta ugariak dituen ikasketa eremu baten espezializazioa lortzeko aukera izango duzu.
Titulu ofizial honek, hainbat ate zabalduko dizkizu elikaduraren arlo desberdinetan, gastronomian eta Horeca sektorean:
- Dozentzia eta ikerketa elikaduran, gastronomian eta sukaldaritza arteetan.
- Elikadura enpresetako ekoizpenerako departamentu teknikoak.
- Elikaduraren sektoreko ikerketa zentro edo zentro teknologikoak.
- Elikadura produktu berrien garapeneko departamentu teknikoak.
- Elikadura eta sukaldaritza industriako enpresen I+G+b departamentuak.
- Gastronomia eta elikaduraren sektoreko berrikuntza aholkularitza edo/eta aholkularitza profesionala.