Lanerako aukerak
Lanerako aukerak
"Masterrak irteera profesional ugari ditu irakaskuntzan eta korporazio esparruetan. Gainera, orainaldi eta etorkizun handiko lanbide batean trebatuko zara: erraztailetzan"
Master honen helburu nagusia da estrategia praktikoak eta lanabesak eskaintzea hezkuntza- eta lan-testuinguruetako ikaskuntza-prozesuetan diharduten profesionalei laguntzea lanbideari buruzko gogoeta kritikoa egiten eta gizarteak ikaskuntza-inguruneei eskatzen dizkien hainbat arazo, erronka eta lan aukerari aurre egiteko.
Lan ahal izango duzu...
Berrikuntza-aholkulariatzan
Eragile gisa, berrikuntza-prozesuak bultzatuz zure ikastetxean bertan edo berritu eta hobetu nahi duten beste erakunde batzuetan.
Ikaskuntza-esperientzien diseinuan
Hezkuntza edo korporazio inguruneetan ikaskuntza bultzatzen duten esperientzia esanguratsuak modu profesionalean sortuz.
Kultura, hezkuntza eta gizarte berrikuntzako eragiletzan
Kultura, hezkuntza edo gizarte arloetako hainbat proiektu bultzatuz.
Berrikuntzaren kudeaketa ikastetxeetan
Berrikuntza behar bezala kudeatzea ezinbestekoa da bai ikasgelan bai ikastetxeen kudeaketan. Masterrean eskuratutako kopententziei esker, parte hartu ahal izango duzu berrikuntza kudeatzen duten taldeetan!
Erakunde bateko aldaketa-prozesuen lidergoan
Enpresek eta erakundeek ziurgabetasuna kudeatzeko gai diren eta aldaketa-prozesuak zuzentzeko eta bideratzeko gauza diren profesinalak behar dituzte.
Ikastetxeetako edo erakundeetako berrikuntza-arduratan
Gero eta ikastetxe eta korporazio gehiagok dituzte berrikuntza-arduradunak beren lantaldeetan. Izan zaitez profesional horietako bat!
Gainera, erraztaile profila landuko duzunez, honako irteerak ere izango dituzu eskura:
Zure ikastetxeko edo lantokiko aldaketa-prozesuen gidaritza.
Parte hartzera bideratuta dauden prozesuen edo lantaldeen diseinua eta garapena.
Osatu zure profil profesionala ekipoak eta prozesuak errazteko eta dinamizatzeko tresnekin.
Ekipoak eta prozesuak erraztaile eta dinamizatzaile.
Master Bukaerako Lana
Ikaskuntza Errazten eta Berrikuntzan Unibertsitate Masterra amaitzeko, Master Bukaerako Lana egingo duzu zure intereseko hezkuntza-berrikuntza edo berrikuntza korporatiboko gai bati buruz.