Marketing Digitala
"Markek eta enpresek Interneten arrakasta izatea eta salmentak ugaritzea lortuko duzu, jorratutako online estrategiei esker"
Marketin Digitaleko Masterra eginez, enpresek eta publizitate-agentziek gehien eskatzen duten profiletako bat lortuko duzu.
Inoiz baino gehiago, Interneten egiten dutenaren mende dago marken ospea, lehiakortasuna eta arrakasta. Onlineko marketina da gakoa, aukera emango baitizu salmentak handitzera, hedatzera eta hazten jarraitzera.
Izan ere, hainbat tresna erabiltzen ikasteaz gain, benetako marketin-estrategiak lantzeko behar diren gaitasunak garatuko dituzu masterrean. Gainera, enpresa batean arituko zara, unibertsitatean ikasitakoa ingurune errealetan praktikan jartzen.
Informazio saioak
Unibertsitateko ateak ireki eta zehatz-mehatz azalduko dizkizugu titulua eta irteera profesionalak.
Izen-ematea
Nabarmentzen dugu
Erronketan oinarritutako ikaskuntza: proposatuko dizkizuten benetako erronkak eta proiektuak aurrera ateratzeko erabiliko duzu ikasitakoa, benetako erronkak ebatziz
Praktikak eta Master Amaierako Lana enpresan, masterraren hasieratik
Marketin Digitaleko titulu ofiziala lortuko duzu
Sektorean jardunean dauden profesionalen eskolak jasoko dituzu
Praktikak enpresan Praktikak egin enpresan hasieratik
METODOLOGIAK Prestakuntza espezializatu eta praktikoa
Ikuspegi integratzailea Zergatik aukeratu master hau?
Marketin Digitaleko irakasgaiak
- Digital Branding Management
- Digital Customer Experience
- Ekonomia digitaleko estrategia
- Ekintzailetza digitala
- Marketin mugikorra (mobile marketing) eta onlineko joera berriak
- Kudeaketarako konpetentzia digitalak
Masterraren lan-irteerak
- Digital Project Manager
- Marketin digitalaren arduraduna
- e-Commercearen arduraduna
- SEOaren arduraduna
- SEMaren arduraduna
- Brand Digital Manager
- Content Manager
- Content Curator
- Komunikazio digitalaren kudeaketa
- Social Media Manager
- Copywriter
- UXaren arduraduna
- Web-analista