Pertsonen Talentuaren Kudeaketa Estrategikoa
"Giza baliabideen eta pertsonen kudeaketaren arloan ESPEZIALIZATZEA errazte-rola barneratuz, pertsonen ongizatean eta garapena ulertzeko eta horretan eragiteko, ikaskuntza-esperientzia desberdin eta eraldatzaile baten bidez"
Pertsonen Kudeaketa Estrategikoko Masterrean (#MTalent_mu) pertsonak estrategikoki kudeatzen ikasiko duzu, haien eraldaketa bultzatzeko eta, hala, erakundeari ekarpen handiagoa egiteko.
Erakundeak ikuspegi integral batetik begiratzen ikasiko duzu, estrategia, kultura, negozioa eta joerak lotuz, eta pertsonek dimentsio horietako bakoitzean duten zeregina ulertuz. Pertsonak nola erakarri, garatu eta lagundu hausnartuko duzu, bai eta ongizatea, etengabeko ikaskuntza eta kide izatearen zentzua sustatuko duten inguruneak nola eraiki ere.
Masterrean zehar, enpresaren benetako erronkekin lan egin ahal izango duzu, lortutako ezagutzak praktikan jartzeko aukera emango dizutenak. Horretarako, konpetentzia gakoak garatuko dituzu pertsonen kudeaketarako proiektu estrategikoak diseinatu eta ezartzeko, erakundeen lehiakortasunean eta iraunkortasunean eragina izan dezaten.
Gainera, giza baliabideen arloa eraldatzen ari diren joera berrietan sartuko zara, hala nola People Analytics, edo antolakuntza erraztea eta gidatzea, ikuspegi kontzienteago, kolaboratiboago eta giza-ikuspegi batetik kudeatzen ikasiz.
Dagoeneko unibertsitateko graduren bat baduzu eta pertsonen kudeaketan espezializatu nahi baduzu, zatoz #MTalent_mu-ra eta presta zaitez pertsonak aldaketaren benetako eragile izango diren erakundeak bultzatzeko.
Informazio saioak
Unibertsitateko ateak ireki eta zehatz-mehatz azalduko dizkizugu titulua eta irteera profesionalak.
Nabarmentzen dugu
Giza Baliabideetako profesionalekin konektatu.
Benetako inpaktua enpresetan, 8 hilabeteko lan-esperientziaren eta enpresa-erronken bitartez.
Akonpainamendu eta erraztasunerako garapen profesionala.
Espezializazio aukera.

Ikuspegi estrategikoa Zer aportatzen dizu #Mtalent_mu-k?

Metodologia aktiboak Enpresa-erronka errealetan oinarritutako ikasketa

Praktika Espezializatua Urtebete enpresaren errealitatea esperimentatuz
Pertsonen Kudeaketa Estrategikoa masterreko irakasgaiak
- Erakundearen eta pertsonen kudeatketaren ikuspegi integrala: estrategia, kultura, negozioa eta joerak.
- Talentua erakartzeko eta hautatzeko estrategiak.
- Pertsonak erdigunean: Ingizatea, ikaskuntza eta partaidetza.
- Deslotura arduratsua: Irteera lerrokatu baterako estrategiak.
- Teknologia, People Analytics eta Datuetan oinarritutako erabakiak hartzea.
- Akonpainamendua eta laguntza.
Masterraren lan-irteerak
- Pertsonen/Erakundearen Zuzendaritza.
- Pertsonen/Erakundearen teknikaria.
- Erakundeetako proiektu estrategikoetako aldaketa-agentea
- Pertsonekin eta lan-taldeekin lotutako proiektuen arduraduna.
- Pertsonen arloko barne eta kanpo aholkularia.
- Giza taldeen eta erakundeen bideratzailea, aldaketa-prozesuen aurrean.
- Erakundeetako materialen, prestakuntza eta prestakuntza-baliabideen diseinatzailea.
Masterraren irteera profesionalak
Azken urtean, Pertsonen Kudeaketa Estrategikoko Masterreko ikasleak -#Mtalent_mu- enpresa hauetan hasi ziren lanean, besteak beste:

