Produktu eta Zerbitzuen Diseinu Estrategikoa

Titulazio ofiziala

Produktu eta Zerbitzuen Diseinu Estrategikoaren Unibertsitate Masterra

Iraupena

90 ECTS

1,5 urte

Campusa

Arrasate-Mondragón

Plazak

40 plaza

Hizkuntzak

Gaztelania, Ingelesa

Modalitatea

Presentziala

{name=ID_Formulario_descarga, data=1045930, type=text, options=[]}

PDF KATALOGOA

DESIGN THE RIGHT THING. DESIGN THE THING RIGHT
Formakuntza esperientziak
Enpresekin kolaborazio estua dugu
Lan egin ikasten duzun bitartean
 
 

Erabiltzaileengan oinarritutako produktu eta zerbitzu berriak diseinatuko dituzu.

Pertsonengan oinarritutako diseinuaren bidez erakundeak eraldatzeko gai izango zara.

Diseinuaren prestakuntza integrala ematen dizugu, modu estrategiko eta berritzailean pentsatzeko gai izan zaitezen.

Enpresek eta erakundeek proposatutako proiektuetan parte hartuko duzu, eta proiektu horietan zeure diseinu agentzia sortuko eta kudeatuko duzu, aldi berean benetako erronkei erantzunda eta ordaindutako praktiken bidez ikasketak eta lana uztartuta.

2010etik, Mondragon Unibertsitateko Produktu eta Zerbitzuen Diseinu Estrategikoko Masterra aitzindaria da Diseinu Estrategikoaren prestakuntzan.

Norentzat:

  • Industria Diseinuan eta baliokideetan graduatuentzat.
  • Ingeniaritza edo Arkitektura adarretara atxikitako ikasketa ofizialen unibertsitate tituludunentzat.
  • Aldez aurretik graduko ikasketak egin dituzten pertsonentzat, nahiz eta ingeniaritzaren eta arkitekturaren adarrekoak ez izan, betiere egiaztatzen badute lanbide esperientzia edo formakuntza dutela diseinuaren arloan.

 

Informazio saioak

Unibertsitateko ateak ireki eta zehatz-mehatz azalduko dizkizugu titulua eta irteera profesionalak.

Zatoz gu ezagutzera!

Izen-ematea

Inscripcion

Eman izena orain!

 

Eskatu
informazio gehiago!


Nabarmentzen dugu

2010etik, Master aitzindaria gara Diseinu Estrategikoko prestakuntzan.

Eredu DUAL bat eskaintzen dizugu. Lehen ikasturtean, ikasketak eta lana uztartu ahal izango dituzu.

Bigarren mailan enpresa erreferenteetan ordaindutako 10 hilabeteko praktikaldiak egiteko aukera izango duzu

Gure langabezia-tasa %0-koa da eta gure promozioen %100-k titulazioarekin lotutako lanak ditu

Lan egin ikasten duzun bitartean

FORMAZIO DUALA Lan egin ikasten duzun bitartean

Informazio gehiago

Design sprint-ak, proiektuak eta enpresekin tailerrak

PROIEKTUAK Design sprint-ak, proiektuak eta enpresekin tailerrak

Informazio gehiago

Ezagutu ezazu gure diseinu metodologiak

METODOLOGiA PROPIOAK Ezagutu ezazu gure diseinu metodologiak

Informazio gehiago

  Ikusi gehiago
"Enpresak eraldatzeko gai den diseinuaren formakuntzak bereizten gaitu"

 

Irteera profesionalak

Masterrean lortutako gaitasunei esker ikasleek honelako erantzukizunak bereganatzeko prestakuntza izango dute:

  • Diseinatzaile estrategikoa
  • Zerbitzuen diseinatzailea
  • UX/UI diseinatzailea
  • Diseinuko ikertzailea
  • Diseinuko ikertzailea unibertsitateetan edo I+G+B zentroetan

Lan irteerak ikusi

Design Pills jardunaldiak: ikasle ohiek proiektu profesionalak

Urtean zehar hainbatetan antolatzen dira Design Pills jardunaldiak eta bertan Diseinu Estrategikoko masterra egin izan duten ikasle ohiak izaten dira protagonista. Zein proiektu profesional dituzte esku artean? Zertan lan egiten dute? Nola iritsi dira honaino?

2021eko otsaileko jardunaldian Martak, Alfa Hogar eta Opinno enpresetan izandako ibilbidea partekatu zuen eta esku artean duen Taller de Ideas proiektua ere aurkeztu zuen. Xabik aldiz, Medirect enpresan egiten duena azaldu zuen eta paraleloan garatzen ari den ekintzailetza proiektua ere guztiokin partekatu zuen. Jarraian saioaren bideo laburpen bat daukazu, baino saio osoa ikusi nahi baduzu ere eskuragarri dago hemen.

 

Unibertsitatea baino gehiago gara