Orientagune V jardunaldia

V. ORIENTAGUNE JARDUNALDIA

UNIBERTSITATEKO FORMAZIO DUALA: ELKARLANERAKO ERRONKA

Pasa diren urriaren 23 eta 24an, Orientagune jardunaldia antolagu genuen Bilbao Berrikuntza Faktoria eta Orona Ideon. Jardunaldiaren V. edizioa izan da hau.

Landutako gaia, oraingo hontan, “Unibertsitateko formazio duala” izan da.

Bi egunetan zehar, 40-50 pertsona inguru izan ziren jardunaldian, gehiengo bat batxilergoko eta lanbide heziketako ikastetxeetako orientatzaileak, guztiak, gaiaren inguruan interes handia azalduz.

Jon Altuna, Mondragon Unibertsitateko errektoreorde akademikoa izan zen bi jardunaldiak bideratu zituena. Berarekin izan ziren Jean Tellechea (ESTIA, École supérieure des Technologies Industrielles Avancées), Estibaliz Hernández (Enpresagintza Fakultatea), Josu Galarza (Goi Eskola Politeknikoa), Rosa Lavín (SSI Taldea), Elena Sánchez (Maier), Mikel Mesonero (Enpresagintza Fakultateko Koordinatzaile Akademikoa), Nekane Errasti (Goi Eskola Politeknikoko Koordinatzaile Akademikoa) etaGarbiñe Beraza (Orona Ideo)

Bi saioetan, Jon Altunak, Mondragon Unibertsitateko formazio dualaren eredua aurkeztu zuen eta Jean Tellecheak ESTIAko txandakako formazioaren inguruko esperientziaz hitz egin zuen.

Fakultateetako ordezkariek, formazio duala nola egiten den azaldu zuten xehetasunez bai Enrpesagintza Fakultatean eta baita ere Goi Eskola Politeknikoan. Bukatzeko, enpresen ikuspuntua ezagutzeko aukera izan genuen eta formazio dualaren alde egin duten apusutaren arrazoiak baita ere.

Saio hauetan parte hartu zuten guztiei eman zitzaien Mondragon Unibertsitateako formazio dualaren informazioa jasotzen duen txostena. Interesa badaukazu, hemen eskura dezakezu.

Jardunaldietako argazki guztiak hemen ikus ditzakezuFlickr.

Ondoren, Jon Altuna, Mondragon Unibertsitateko eredu dualaren inguruan hitz egiten azaltzen den bideoa daukazu.