Orientagune VI jardunaldia

ORIENTAGUNE VI. JARDUNALDIA

ETORKIZUNEKO ENPLEGUAK ETA MONDRAGON UNIBERTSITATEAREN PROPOSAMENA ERRONKA HAUEN AURREAN

Urriaren 10 eta 11n Orientagune VI. Jardunaldia ospatu da Orona Ideon eta Bilbao Berrikuntza Faktorian.
Aurtengo jardunaldian landutako gaia ondorengoa izan da: “Etorkizuneko enpleguak eta Mondragon Unibertsitatearen proposamena erronka hauen aurrean”.

Bi saioetan guztira 40 pertsona inguru bildu dira, gehiengo bat batxilergoko eta lanbide heziketako ikastetxeetako orientatzaileak, guztiak, gaiaren inguruan interes handia azalduz.

Nekane Errastik Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoko koordinatzaile akademikoak, zuzendu du Bilbao Berrikuntza Faktoriako mahaingurua. Eta parte hartzaile bezala Javier Ramos (LANBIDE), Ivan Jiménez (BIZKAIA TALENT), Iñigo Larrea (MONDRAGON Korporazioa) eta Cristina Abrisketa (Arana Regtech) izan ditugu.

Orona Ideoko jardunaldiko moderatzailea Begoña Echaburu, Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultateko irakasle ikertzailea, izan da. Bertan, ondorengo parte hartzaileak izan dira: Javier Ramos (LANBIDE), Mireia Azpiazu (GIPUZKOA TALENT), Iñigo Larrea (MONDRAGON Korporazioa) eta Garbiñe Beraza (ORONA).

Jardunaldiaren bigarren zatian, bi kasutan, Nekane Errasti (Goi Eskola Politeknikoa), Arantza Ozaeta (Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea), Mikel Mesonero (Enpresagintza Fakultatea) eta Alex Beitia (Gastronomia Zientzien Fakultatea – Basque Culinary Center) Mondragon Unibertsitateak etorkizuneko enpleguen aurrean duen erantzunaren inguruan aritu ziren.

Jardunaldiko argazki guztiak ikusgai daude Mondragon Unibertsitatearen Flickr kontuan.

Ondoren, jardunaldiko bi bideo ikusteko aukera.