Industria Antolakuntzako Ingeniaritza
"Industria-enpresen antolakuntza-ereduen hobekuntza eta berrikuntza zuzenduko duzu"
Industria Antolakuntzako Ingeniaritzan graduatzean, gai izango zara industria-jarduerak lehiakorragoak eta jasangarriagoak izan daitezen lortzeko. Antolakuntza-ereduen berrikuntza eta hobekuntza sustatuko duen lanpostu tekniko bat betetzeko beharrezkoak diren trebetasunak eskuratuko dituzu. Era berean, produktu eta prozesu berritzaileak garatuko dituen taldeko kidea izango zara, gure ingurunearen jasangarritasun soziala, ekonomikoa eta ingurumenekoa bultzatzeko.
Zure etengabeko hobekuntzako lanari esker, merkatu-hobi berriak aurkituko dituzu, prozesuen efizientzia areagotuko duzu, proiektuak eta ekipoak kudeatuko dituzu, edota kostu logistikoak murrizteko garraio-ibilbide berriak sortuko dituzu.
Ate irekiak
Goi Eskola Politeknikoko ateak ireki eta zehatz-mehatz azalduko dizkizugu titulua eta irteera profesionalak.
Izen-ematea
Azpimarratu beharrekoak
Praktikaren bidez ikasiko duzu, graduatuen % 93 lanean ari dira.
Industria Antolakuntzako Ingeniaritzako ofizialaren titulua.
Prestakuntza DUALA: praktika ordainduak 2. Ikasturtetik aurrera.
Praktikak eta erronken simulazioak inguruneko enpresetan (hornidura-katea, logistika, pertsonen kudeaketa eta abar).
Atzerriko egonaldia.
Planteatutako hobekuntzak simulatzeko aukera emango dizun softwarearen bidez, barne-prozesuak eta hornigai-kateko prozesuak optimizatzeko modua ikasiko duzu.
SIMULAZIOA Pertsonalizatu zure ingeniaritza
AKREDITAZIOA EUR-ACE® zigilua Antolakuntzako Ingeniaritza graduarentzat
GURE IKASKETA EREDUA Praktikak eta Gradu Bukaerako lana
Graduko irakasgaiak
- Fabrikazio-prozesuak
- Materialen zientzia eta ingeniaritza
- Kalitatea, segurtasuna eta ingurumena
- Industria-antolakuntzako metodo kuantitatiboak
- Optimizatzeko teknikak eta tresnak
- Industria-proiektuen kudeaketa
- Sormen-teknikak
- Kalitate-ingeniaritza
Industria Antolakuntzako Ingeniaritzako lan irteerak
Ahalmen handiko sektoreetan lan egin ahal izango duzu, hala nola automozioan, aeronautikan eta ekipamendu-ondasunen fabrikazioan, eta honako lanpostu hauek bete ahal izango dituzu:
- Produkzio-arduraduna
- Erosketa-arduraduna
- Logistikaren kudeaketa
- Kalitate-arduraduna
- Mantentzearen gainbegiratzea