2017
Ikasketa plana
Gradua egitean, zure ideiak grafikoki adieraztea ahalbidetuko dizuten tresnak erabiltzen ikasiko duzu, eta zure diseinuak gure tailer eta laborategietan egingo dituzu.
Halaber, inguruko enpresekin lankidetzan garatutako proiektuen bidez, enpresen funtzionamenduari, industria-fabrikazioari, materialen portaera eta ezaugarriei eta produktu-ingeniaritzarekin zerikusia duen orori buruz beharrezkoak diren ezagutzak eskuratuko dituzu. Halaber, beste alderdi batzuk landuko dituzu, hala nola produktuaren estetika, marketina, ergonomia, erabilgarritasuna, jasangarritasuna eta berrikuntza.
Industria Diseinuko eta Produktu Garapeneko Ingeniaritzako Graduko irakasgaiak
Oinarrizko prestakuntza
MATEMATIKA
Ingeniaritzan sor daitezkeen arazo matematikoak konpontzeko gai izango zara.
INFORMATIKA
Programazioari, sistema eragileei eta ingeniaritzari aplikatutako datu-baseei buruzko ezagutzak eskuratuko dituzu.
FISIKA
Arazoak ebazteko mekanikaren, termodinamika elektromagnetismoaren legeak aplikatzen ikasiko duzu.
KIMIKA
Kimika da material guztien oinarria, eta, beraz, garrantzitsua da haien egitura ezagutzea material horietan sakontzen hasi aurretik.
ENPRESA
Dauden enpresa motak, haien ezaugarriak eta funtzionamendua ezagutzea funtsezkoa da ingeniaritza baten eguneroko bizitzan.
ADIERAZPEN GRAFIKOA
Planoak sortu eta interpretatzeko behar diren elementuak identifikatuko dituzu eta horretarako tresna digitalak erabiltzen ikasiko duzu.
Oinarrizko teknologiak
ADIERAZPEN ARTISTIKOA
Proposamen berritzaileak egiteko gaitasuna izango duzu, estetikari, formari, koloreari eta ehundurei dagokienez.
ORDENAGAILUZ LAGUNDUTAKO DISEINUA
Zure ideiak ordenagailuarekin grafikoki adierazteko tresnak erabiltzen ikasiko duzu.
PRODUKTU MEKANIKOEN DISEINUA
Produktuak diseinatzeko eta garatzeko behar diren trebetasunak eskuratuko dituzu.
FABRIKAZIO-PROZESUAK
Ekoizpen- eta fabrikazio-sistemen eta -prozesuen oinarrizko oinarriak ezagutuko dituzu.
ESTETIKA
Estetikaren eta morfologiaren oinarriak ezagutuko dituzu produktu jasangarriak eta berritzaileak garatzeko.
MATERIALEN ERRESISTENTZIA
Diseinatutako produktuek bezeroaren zehaztapenak bete ditzaten beharrezkoak diren kalkuluak egiteko gai izango zara.
Teknologia espezifikoak
ERABILGARRITASUNA
Pertsonen bizitza erraztuko duten produktu erabilgarri eta eraginkorrak diseinatzeko behar diren ezagutzak eskuratuko dituzu.
MARKETING Y COMUNICACIÓN
Industria-produktuak merkaturatzeko eta sustatzeko behar diren trebetasunak garatuko dituzu.
ONTZIRATZEA ETA ENBALAJEA
Materialekin, estetikarekin, enbalajeen morfologiarekin eta erabilgarritasunarekin eta packagingarekin lotutako guztia ikasiko duzu.
DISEINU GRAFIKOA
Diseinu Grafikoaren printzipioak eta programak ezagutuko dituzu zure proiektu berritzaileak islatu ahal izateko.
JASANGARRITASUNA
Ingurumen-alderdiekin eta produktuen ingurumen-inpaktuarekin zerikusia duen guztia ikasiko duzu, hala nola hura minimizatzea. Design for all delakoarekin lotutako alderdiak landuko dituzu.
PERTSONAK ARDATZ DITUEN DISEINUA
Design for all delakoarekin lotutako alderdiak landuko dituzu.
Trebetasunak
PROIEKTUAK DISEINATU ETA ZUZENTZEA
Industria-diseinuko ingeniaritza-proiektuak diseinatu eta zuzentzeko gai izango zara, ikuspegi jasangarri, sortzaile eta berritzaile batetik.
KOMUNIKAZIOA
Txostenak egin ahal izango dituzu informazio garrantzitsuarekin eta hizkuntza grafiko egokia erabiliz, hobekuntza-proposamen berritzaileak egin ahal izateko.
Proiektu errealak egingo dituzu graduan
Ikasturte bakoitzean, proiektu errealetan parte hartuko duzu, irakasleekin eta sektorean erreferentzia diren enpresetako profesionalekin batera. Era horretan, eskuratutako ezagutzak aplikatu ahal izango dituzu, pertsonen bizitza hobetuko duten produktu eta zerbitzu kreatibo eta berritzaileak garatzearen bidez.
Ezagutu proiektuetan oinarritutako ikaskuntza-sistema
Maila bakoitzeko irakasgaiak
Laburdurak
- OP: Oinarrizko Prestakuntza
- D: Derrigorrezkoak
- H: Hautazkoak
- GBL: Gradu Bukaerako Lana
- E: Euskara
- C: Gaztelera
- I: Ingelesa
1go Maila • 1go seihilekoa
1go Maila • 2. seihilekoa
2. Maila • 3. Seihilekoa
Ikasleak irakasgai 1 aukeratu beharko du hautazko 5 irakasgaietatik
2. Maila • 4. seihilekoa
Ikasleak irakasgai 1 aukeratu beharko du hautazko 5 irakasgaietatik
3. Maila • 5. seihilekoa
Ikasleak irakasgai 1 aukeratu beharko du hautazko 2 irakasgaietatik
3. Maila • 6. seihilekoa
Ikasleak irakasgai 1 aukeratu beharko du hautazko 2 irakasgaietatik
4. Maila • 7. seihilekoa
4. Maila • 8. seihilekoa