Ingeniaritza Biomedikoa
“Gaixotasunei aurrea hartzeko, tratamendu berriak garatzeko eta herritarren osasuna hobetzeko aukera izango duzu”.
Ingeniaritzaren printzipioak, ezagutzak, jokabideak eta gaitasunak medikuntzaren eremuan aplikatzen ditu Ingeniaritza Biomedikoak, tratamendu berriak garatzeko, errehabilitazio-prozesuan dauden pertsonei laguntzeko eta, oro har, osasun-sistema berritzeko.
Izan ere, puntako teknologiaren premia dute medikuntzak eta haren inguruko jakintza-alor guztiek aurrera egiten jarraitzeko. Horretarako, berriz, ingeniaritzako profesionalak behar dituzte, medikuntzaren arloko aurrerapen teknologiko hori gidatu eta kudea dezaten.
Gradu honetan, ingeniaritzaren eremuko zenbait gai jorratuko dituzu (matematika, fisika, elektronika, programazioa eta analisia), biologiako eta medikuntzako hastapen sendoekin batera. Horri esker, aukera izango duzu sektoreko enpresetan, teknologia-zentroetan, ospitaletan eta unibertsitateetan lan egiteko. Gai izango zara ospitaleetarako ekipamendu teknologikoak garatzeko, giza genomaren datuak aztertzeko farmako berriak egiten lagun dezaten, eta aplikazio bioinformatikoetarako softwarea eta algoritmoak sortu eta aplikatzeko.
Ate irekiak
Goi Eskola Politeknikoko ateak ireki eta zehatz-mehatz azalduko dizkizugu titulua eta irteera profesionalak.
Izen-ematea
Azpimarratu beharrekoak
Prestakuntza DUALA. Praktikak 2. mailatik aurrera eta Gradu Bukaerako Lana enpresa batean
Laugarren ikasturtean, atzerrian egonaldia egiteko aukera
Puntako ekipamenduekin eta azken teknologiekin egingo dituzu ikasketak
Ingeniaritza, Teknologia eta Osasun Zientziei buruzko ezagutza ugari ikasgai
SIMULAZIOA Pertsonalizatu zure ingeniaritza
NAZIOARTEAN "Nire bizitzako 9 hilabeterik onenak izan dira"
AZKEN BERRIKUNTZEKIN Ikasi sektoreko ekipamendu eta teknologia puntakoenekin
Graduko irakasgaiak
- Biomaterialak
- Giza Anatomia
- Seinale Biomedikoen Prozesamendua
- Medical Imaging Systems
- Ekipamendu Medikoen Fabrikazioa
- Osasun Unitateen Kudeaketa
- Produktu Berrien Diseinu Industriala
Ingeniaritza Biomedikoaren lan irteerak
- Produktu, ekipamendu, prozesu eta zerbitzu medikoak diseinatu, garatu eta mantentzea
- Ingeniaritza Biomedikoko proiektuak zuzentzea
- Osasun-instalazioak kudeatu eta optimizatzea
- Farmako berriak ikertzea eta garatzea
- Produktu eta instalazioei buruzko trebakuntza ematea
- Diagnostiko, monitorizazio eta terapia medikoko ekipamenduak diseinatzea
- Neurokirurgiarako eta minaren tratamendurako osasun-produktuak ikertzea