Kooperazioa nazioartean
Lankidetza erakundeekin eta nazioarteko GKEekin lankidetzak
Mundukide Fundazioa 1999an sortu zen Arrasateko Kooperatiba Mugimendua eta MONDRAGON Korporazioak bere baitan burututako hausnarketa prozesu baten ondoren, Kooperatibismoaren oinarria den elkartasun printzipioak eguneratzeko eta indarberritzeko helburuarekin. Ordutik, Mondragon Unibertsitatea elkarlanean ari da Mundukide Fundazioarekin lankidetza eta elkartasunaren arloan.
Garapen bidean dauden herrialdeekin diarduten gobernuz kanpoko erakundeen kopuru batek ere parte hartu zuen hausnarketa prozesu honetan, eta aho batez ondorioztatu zuten Arrasateko Kooperatiba Esperientziaren baliozko erreferente bihurtu zitekeela Lankidetza proiektuetarako.
Horiez gain, LANKI Kooperatibismoaren Ikertegian garapnenerako lankidetzaren inguruan eta kooperatbagintza mugimenduaren legediaren inguruko ikerketa egiten da.